XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Emazteak, aditu zuenean arriyak urean atera zuen zalaparta, irten zan etxetik lasterka, usterik bere senarra zala putzuratu zana.
Ixuela zegoen ate bazterrean zut zutik; eta emazteak atea idiki, eta kanpora irten zan orduko, sartu zan barrena, atea itxi zuen, eta oju egin zion emazteari: - Orain zu kanpoan eta ni barrenen
.
Bañan gertaera au ez da Izuelari gertatua; ezta ere Pernando Amezketarrari, askotan esan oi dan bezela.
Gertaera onek bederatzireun bat urte badu.
Pedro Alfonsok idatzi zuan bere-
Ontan ez du gizonak andrea engañatzen, andreak gizona baizik.
Urrengo gertaera onela kontatzen du Ixuela, Aiako bertsolari sonatua, joan zan beiñ Tolosara, eta nola dirurik etzeukan ostatura bazkaltzera joateko, galdetu zuen andizki bategatik, eta bere etxera joanik bazkaltzeko sasoian, esan zion: - Adi beza: nola oituratzen da Tolosan esatea, lagun bat gonbidatu nai danean bazkaltzera? - Nola oituratuko da? Gusto badezu, geldi zaite nerekin bazkaltzen
.